2014-2015 ikasturtean, ikasgai arautuei dagokionez, lau maila eskaintzen ditu zentroak. Batetik, hasierako ikasketak, bestetik oinarrizko ikasketak eta Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzeko edo Goi Mailako Ziklotarako sarbide froga gainditzeko saioak ere izango dira.
Zentroko kideek jakin arazi dutenez, ez araututako eskaintzaren matrikulazioa, hala nola, ingelesa, frantsesa, nutrizioa edota artea, irailaren 8tik aurrera egingo da. Beraz, ikasketa hauetan interesa duten herritarrek www.epalasarte.es orrialdean, EPA-HHI-ren egoitzan, Osasun Zentroko eraikineko azken solairua, info@epalasarte.es helbidean edo 943 366 608 eta 943 376 443 telefonoetan eskuratu dezake informazio gehiago.
Izena ematea EPA-HHIren egoitzan egin behar da ekainaren 30a baino lehen.
Ikasturte amaiera
Dagoeneko bukatu dute ikasturtea bertan aritu diren herritarrek eta behar bezala amaitzeko, irteera egin zuten Mirandaola Burdinolara.