Txindoki eta Izkiña finalean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 13a

Kirol denboraldia amai-tzen ari da guztientzat. Oraingoan, herriko areto-futboleko txapelketako taldeei dagokie atsedena hartzea. Baina lehenik, finalak izango dira. Hi-tzordu garrantzitsua beraz, bihar 17:00etatik aurrera, kiroldegian.

Azaroan hasi zen Lasarte-Oriako areto-futbol txapelketa. Hamahiru taldek eman zioten hasiera eta pixkanaka zerrenda murrizten joan da. Azken asteetan kontsolazio eta play-offetako kanporaketaz gozatu ahal izan da kiroldegian. Orain finaletako eguna iritsi da eta honetan Txindoki eta Izkiña tabernetako taldeak izango dira protagonista nagusiak.

Kontsolazioa
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da areto-futbolaren jaia kiroldegian kontsolazio finalarekin. Honetan Balerdi eta Izarra taldeak izango dira aurrez aurre. Lehengo asteburuko norgehiagoketan Balerdik 2-1 irabazi zion Urdaneta H.K. taldeari. Izarra berriz 4-1 gailendu zen Ilargi taberna taldeari. Final handia baino lehen, 17:45ean, Jalgune elkarteko lagunek lehiaketan parte hartu duten taldeetako kideez osatutako talde mistoaren aurka jokatuko dute partida.

Final Handia
Aurreko asteburuan, finalerdiak jokatu ziren kiroldegian. Ostiralean Izkiña eta El Punto taldeen arteko buruz burukoa izan zen eta larunbatean, berriz, Txindoki eta Buenetxearen arteko partida. Bietan talde bat izan zen nagusi. Izkiñak 6-2 irabazi zion El Puntori eta Txindokik berriro ere, finalerako txartela eskuratu zuen 7-1 emaitzarekin Buenetxea iazko azpitxapelduna kanporatuz. Era honetara, final handian, iazko txapeldunak Txindoki tabernak Izkiña taldea izango du aurrez aurre. Partida interesgarria kiroldegiko kantxan 18:30etatik aurrera ikusi ahalko dena.