Albokaren emanaldia larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 13a

Alboka Abesbatzak kontzertua emango du bihar larunbata,  Ama Brigitarren komentuan 20:00etan. Albokak lehenengoz hainbat kanta eskainiko ditu larunbateko kontzertuan. Stabat Mater piezaren hiru zati eskainiko ditu, Behin edo behin kanta, Afrika 80. eta 90. hamarkadetan Toto kantariak hain ezagun egin zuen kanta eta azkenik, Haitiko pieza bat ere abestuko dute Wangol. Hauetaz gain, beste kanta batzuk ere eskainiko dituzte perkusioan Maider Errasti, Iker Olano eta Carolina Muñozen laguntzarekin. Pianoan Amaia Dorronsoro izango da. Sarrera doan da eta honetara gerturatzeko gonbitea egiten diete herritarrei Alboka abesbatzako kideek.