Kultura aukera ederra

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 12a

Aste honetan Manuel Lekuona kultur-etxean kultura eskaintza anitza izan da. Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideen asteaz gain, Udal dantza eta Musika eskolako lagunek ere haien trebezia erakutsi dute.

Antzerki eta dantza astea amaitzear da. Gaur helduen emanaldia dago, 21:00etan eta asteburuan heldu, gazte eta Dantzaz Blai! emanaldiak izango dira Manuel Lekuona kultur-etxean.

Baina astean zehar Manuel Lekuonara hurbildu diren lagunek antzerki ugari ikusteko aukera izan dute. Landaberri ikastolako LH4, LH5 eta DBH 3-4 mailetako gazteak, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko lagunak edo Zubietako taldeak izan ziren oholtzan.

Dantzarako tartea ere izan da, DBH 3-4 mailetako ikuskizunarekin.

12. antzerki eta dantza asteko argazkiak galerian.

Dantza

Dantzarekin jarraituz, asteazken arratsaldean, berriz, dantza garaikide eta balletaz gozatzeko aukera izan zen Udal Dantza eskolaren eskutik.

Hala nola, untxiak, piratak, deabrutxoak, New York-New York, izeneko koreografiak ikusi ahal izan zituzten aretora hurbildu ziren herritarrek.

Musikan barrena
Bestalde, emanaldi berezia izan da gaur arratsaldean Manuel Lekuona kultur-etxeko hitzaldi aretoan. 

Udal Musika eskolako kideek kamara eta piano erakustaldia eskaini dute. Baina musika entzuteaz gain, musikaren historia edo egileei buruz ere ikasi ahal izan dute entzuleek.

Hau ez da Musika eskolako kideak oholtzan ikusiko ditugun azken aldia. Izan ere, hurrengo astearte eta asteazkenean ikasturte amaierako emanaldiak izango baituzte. 

Udal Dantza eta Musika eskolako emanaldien argazki galeria.