Texas Lasartearra taldeak denboraldiari amaiera paregabea emateko jokalari, bazkide eta elkarteko lagunak batu zituen larunbatean Txitxarro erretegian egin zen bazkarian.
Honetan jubenil eta erregional mailetako jokalari onenei eta erregularrenei eman zitzaizkien sariak: jubenil mailan sarituak Unai Tejero eta Haritz Valdemoro izan dira hurrenez hurren eta erregional mailan berriz, Josu Vicente eta Txipi.
Honetaz gain talderen babesle izan den Ventanas Alcar-ri ere eman diote oroigarri bat.
Deialdia
Bestalde, Texas Lasartearra taldean jokatu nahi duen kadete, jubenil edo erregional mailako gazteei gonbita egiten die taldeak ekainaren 10, 11, 17 eta 18an 19:00etatik 20:00etara egingo diren entrenamenduetan parte hartzera.
Taldeko arduradunek gogorarazi dute kirola egiteko arropa beharrezkoa dela.