Kamisetak tintatzeko tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 9a

Ia urteroko hitzordu bilakatu den kamiseta tailerra egingo da aste honetan. Ohi bezala, bi saio egingo dira. Garaikoetxean asteazkenean egingo da, ekainak 11 eta ostegunean berriz, Sasoetan, ekainak 12. Tailerra 15:30etan hasiko da eta 9 eta 12 urte artekoentzat zuzenduta dago. Gaztetxoek etxetik eraman beharko dute kamiseta.