Chourraut Europako txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 9a

Maialen Chourraut palista maiatzaren 30etik ekainaren 1era  Vienan izan zen Europako txapelketan eta K1 mailako taldekako lehiaketan txapeldunordetza lortu zuen.  Banaka ere parte hartu zuen herriko palistak baina ez zuen zorte handirik izan finalaurrekoan.

Maialen Chourraut herritarrak nahiaz eta ontzi berriarekin lehiatu, denbora ederra egin zuen sailkapenetan eta lehen postuetan izan zen, zazpigarren. Tamalez,  finalaren atarikoan lau akats egin zituen eta hemezortzigarren izan zen.

Hala ere, Marta Martinez eta Irati Goikoetxearekin batera, taldekako txapelketan kendu ahal izan zuen arantza. Honetan jaitsialdi ederra egin zuen taldeak eta bigarren izan ziren Txekiar Errepublikaren atzetik.

Asteburu honetan, berriz, Londonen izan da Munduko Kopan lehiatzen.