Bitxigintza ikastaroa izan zuten AEK-ko ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 9a

Ostegunean, bitxigintza ikastaroa jaso zuten AEK Muntteri  euskaltegiko ikasleek. Ikastaroa goizez eta arratsaldez egiteko aukera izan zuten Agara Agirreren eskutik. Bitxiak egiteko garaian jarraitu beharreko lana, zein lan tresna erabiltzen dituzten,... ikasleek ikasitakoa praktikan jarri zuten eta bakoi-tzak diseinu ezberdinak egin zituen. Gauza asko ikasi zituzten baina batez ere, eurek aipatu bezala, bitxi bat egiteak duen lanaz jabetu.