Manuel Lekuonan Kukukako artisten trebetasuna ikusi ahal izan da beste behin. Emanaldiari hasiera emateko, dantza garaikideko gazte taldeak dantza bat eskaini du gaua girotzeko. Hauek ekainaren 13an eskainiko dute euren saioa.
Jarraian, Arturo Erregea antzezlana ikusteko aukera izan da. Gazteek Asier Sotaren gidaritzapean, antzerki berritzaile eta dibertigarria eskaini dute. Ezustekoz betetako lana izan da, Arturo bere lagunarekin ehizan, oreina bat hiltzen du. Erregearen lurretan izan denez, urte beteko epean galdera bati erantzuna bilatu behar dio zigortua ez izateko. Emakumeak zer nahi du?
Senide eta Pirulina sorginarengana laguntza eske joan da Arturo eta azkenean erantzuna aurkitu du ere.
Aktoreek oholtzan ez dute inongo elementuren beharrik izan, eurek antzeztu dituzte oreinak, txakurrak, aulkiak, landareak... ikusleak harritzea lortu dute. Irribarre ozenak entzun dira kultur-etxeko areto nagusian eta txalo zaparrada luzearekin eskertu diete ikusleek egindako lana. Asier Sota zuzendaria amaieran ikasleekin batera oholtzara igo eta Joxe Mari Agirretxerekin ikasturtean egindako lan ona aitortzen duen diploma banatu die ikasleei.