Iñigo Urkullu Lehendakariak Michelin bisitatu du 80.urteurrenaren aitzakian. Arantza Tapia sailburua eta lantegiko buruek egin diote harrera. Michelingo museoa bisitatu du eta lantegiaren ibilbidea goraipatu du.
Garai ezberdinetara egokitzeko lantegiak egindako lana azpimarratu nahi izan du. Michelin Euskadin zein atzerrian eredu dela aipatu du eta horrela lan egiten jarraitzeko animatu ditu.
Bide batez, aipatu du onartzear dagoela neurri bat non zerbitzu eta lan publikoak egiten dituzten enpresei eskatuko zaien, kontratazioak egiterakoan langileen %20 langabezian dauden pertsonak izatea. Honakoa langabezia tasa murrizteko neurria izatea nahi du Jaurlaritzak. Hala ere, azken datuek erakusten dute Lehendakariaren iritziz, esparru honetan hobetzen ari dela gurean egoera.