Gomez Margallo garaile Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 6a

Raul Gomez Margallo herritarrak lehengo asteburuan bi lasterketetan nagusi izan zen. Larunbatean, aurreko Txintxarrin berri eman genuen bezala, Zabaleta auzoko I. Sorgin krosean garaipena erdietsi zuen.

Igandean, berriz, Donostian burutu zen Ibaia 5 Mi./8 km. Urumea lasterketan parte hartu eta lehenengo izan zen helmugan. 156 partehartzaile izan ziren Urumea ibaiaren ondotik eginten den 8 km-tako lasterketan. Gomezek lasterketa burua hartu zuen eta ederki neurtu zuen. Minutu erdiko tartea izan zen lasarteoriatarraren eta bigarren sailkatuaren artean. Bestalde, maiatzaren 31ean, hainbat herritar ere izan ziren Euskal Herriko Mendi erronkan, Leitzan.  

65 km-tako ibilbidea eta 3500m. + igoera  gainditu behar izan zuten 720 korrikalarik. Horien artean, 8 lasarteoriatarrak izan ziren eta seik lortu zuten amaitzea:  Iñaki Letamendi 10:39 min., Peio Fadrique 10:56 min., Ibon Gurrutxaga 10:56min, Juan Mari Marcos 11:51 min. eta Jose Ignacio Elvira 11: 51 min. Asier Gomezek eta Alicia Rodriguezek erretiratzea erabaki zuten.

Izan ere, 200 baino gehiago izan ziren erretiratu edo denboraz kanpo lasterketa utzi behar izan zutenak. Euria, tontorretan laino eta hotzari eta toki askotan lokatzari aurre egin behar izan zioten lasterkariek.