Futbol eskolako izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 6a

Ostadar SKT-ren Futbol eskolan parte hartu nahi duten 8 eta 10 urte arteko mutil eta neskek astelehenetik aurrera dute aukera izena emateko. Futbol eskolan parte hartzeko hainbat baldintza bete behar direla jakin arazi dute antolatzaileek. Batetik haurrek eskola kirola egitea eta bestetik Buruntzaldeko kiroldegietako bazkide izatea. Izena ematea Ostadar SKT-ren bulegoan egin ahalko da astean zehar 18:00etatik 20:00etara. Azken eguna ekainaren 20a izango da. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, plaza mugatuak izango dira.