Lasarte-Oriak herriarteko esku pilota lehiaketako final zortzirenetako kanporaketa bideratua zuen lehengo asteburuan. Maiatzaren 23an, kirol guneko pilotalekuan 2 eta 1 aurreratu zen taldea eta Beasainera hurrengo faserako txartelaren bila joan ziren Joxe Felix Solanoren mutilak.
Lasarte-Oriako joaneko jardunaldiaren antzera, kadete eta jubenilek garaipena eskuratu zuten eta seniorrek, berriz, porrota. Hala ere oraingoan, herriko senior bikoteak tanto tartea murriztea lortu zuen. Ondorioz, final laurdetan izango da.
Eneko Sarasola eta Jagoba Mendizabal kadeteek haien nagusitasuna erakutsi zuten partida hasieratik eta erraztasun osoz, 8-22, irabazi zuten. Axier Arteaga eta Aritz Solano jubenilek partida interesgarria egin ostean, Lasarte-Orian lortutako emaitza berdina eskuratu zuten, 17-22. Solano taldeko arduradunak aipatu digunez, partida galtzen hasi baziren ere, Axierrek bere lekua aurkitu eta tanto ederrak egin zituen 15-6raino.
Beasainek ez zuen amore eman eta 14-17 jarri ziren, baina herriko bikoteak bere balioa erakutsi eta Beasainek zituen aukerak zapuztu zituen. Senior mailan, 22-19-ko markagailua izan zen.
Jonpe Artetxe eta Mikel Elolak bikote beasaindarrari aurre egin zion. Partisa osoan atzetik joan arren, tanto gutxiko errenta zegoen bikoteen artean. Ederki borrokatu zuten azken tantora arte, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu.
Final laurdena
Final laudenetan Alegiaren aurka jokatuko dute. Alegiak Tolosa iazko txapendun ordea kanporatu zuen aurreko astean, beraz, norgehiagoka interesgarria izango da.