Zergen ordainketa helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak maiatzeko bigarren hamabostaldian bidali zirela jakitera eman du Udalak. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan dagoen Zergabilketa bulegora jo dezake, edo 943 376 187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero. Azken eguna uztailak 1a izango da.
Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org web orrian ere (administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line).
Ordainketa helbideratuta duten herritarrei berriz, borondatezko epearen azken egunean kargatuko zaie zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2014ko uztailaren 1ean.
Azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko dira.