Iazko udazkenean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan izan zuen oihartzuna. Giro ederra eta atxikimendu zabala hariari tiraka segitzeko; Nafarroa hegoaldea, euskara eta elikadura burujabetza lantzeko proposamen berriak plazaratzeko.
Hala, apirilean olioa izan dugu ESKUTIK ESKURA. 30 bat herritan, izan euskaltegian, izan ikastetxean, izan lantokian… nafar olioa nahi zutenen zerrendak osatu eta gero, taldean jaso zein banatu dira ia 6.000 olio bidoi (30.000 litro).
“Errigorak musika jarri du plazan eta ageri da jendea dantzarako prest. Euskaltzaleak elkar ezagutu eta laguntzeko gogoz, ekoizleak bide berri hauetan aurrerago joateko prest, herriz herri koadrillan ideia berriak mahairatzen, konsumo taldeak elkarlana proposatuz…
Kontsumitzeko modu bideragarri, justuago eta parte-hartzailea mahairatu dugu, eta Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta Euskal Herriko kontsumitzaileen harreman zuzenak ehuntzen jarraitu nahi dugu”.
Oraingoan, ekainean orburuak, piperrak, zinzuriak, menestra eta potxa loteak eskuratzeko aukera zabaldu da. Auzolanari esker Nafar hegoaldeko produktu kalitatezkoak ekoizleek jatorrian ezarritako salneurrian. Eta euskaraz!
Eskera egiteko ohiko bideak dituzte herritarrek, emaila bidali beharko da lasarte@errigora.org helbidera ekainaren 11 baino lehen.
Eskaintza:
- Menestra lotea (Conservas Iturri)
Ontzien tamaina: 720ml
Kopurua: Loteko 6 ontzi
Prezioa: 14 €
- Zainzuri lotea (Conservas Iturri)
Ontzien tamaina: 425ml (8-11 zainzuri)
Kopurua: Loteko 10 lata
Prezioa: 28 €
- Zainzuri ekologiko lotea (La Churta)
Ontzien tamaina: 460ml
Kopurua: Loteko 12 ontzi
Prezioa: 54 €
- Potxa lotea (Conservas Artesanas María Jesús)
Ontzien tamaina: 720ml
Kopurua: Loteko 12 ontzi
Prezioa: 21 €
- Piper lotea (Conservas Artesanas María Jesús)
Ontzien tamaina: 314ml
Kopurua: Loteko 12 ontzi
Prezioa: 27 €
- Orburu lotea (Conservas Artesanas María Jesús)
Ontzien tamaina: 720ml
Kopurua: Loteko 12 ontzi
Prezioa: 42 €