Tomás Burutarán eta Karina Luengas doktoreek eskizofreniaren inguruko hitzaldia eskainiko dute asteazkenean, ekainak 4, Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, 19:30ean. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak (Agifes) antolatutako hitzaldian alderdi ugari aztertuko dira: gaixotasunaren historia, diagnosia, jatorriak eta sintoma esanguratsuenak. Horretaz gain, botiken eta errehabilitazio prozesuen bitartez patologiak nola eboluzionatu dezaken azalduko dute.
Hizlarien helburua eskizofreniaren ikuspegi orokorra eskaintzea da, gaixotasuna hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzeko.