Maite Rueda entrenatzailea oso pozik agertu da lortutako emaitzekin. “Aurten araudi aldaketa izan da eta moldatu behar izan gara. Baina neskek ederki egin dute lan”.
Senior A mailan, Aizpea Arroyok hiru domina eskuratu zituen bakoitza kolore batekoa. Batetik xingolarekin Gipuzkoako txapeldun izan zen, uztaiarekin brontzezkoa eskuratu zuen eta sailkapen orokorrean zilarrezkoa lortu zuen.
Ainara Apeztegia jubenila B mailan lehiatu zen eta borrekin Gipuzkoako hirugarren izan zen. Bestalde, xingolarekin bosgarren izan zen eta sailkapen orokorrean postu berean amaitu zuen.
LOKEko taldeek ere domina eskuratu zuten, brontzezkoa. Jubenil mailako A taldeak borrekin egin zuen lan eta Kadete B mailako taldeak sokekin.
Euskadiko txapelketa
Orain Euskadiko txapelketa dator. Kadeteak Leioan izan dira asteburu honetan, gainontzeko guztiek Durangon izango dute txapelketan ekainaren 7an.