Lehenenengoz, Zabaleta auzoko festen egitarauaren barnean, Sorgin Krosa antolatu dute auzokideek larunbat eguerdian.
Gizonezkoen mailan, Raul Gomezek irabazi du 16:08ko denbora eginda, Raul Tejadok segundu bat gehiago behar izan du eta Iraitz Arruabarrena zabaletarrak osatu du podiuma.
Emakumezkoen lasterketan berriz, Pili Bodegas izan da garaile 18:31ko denborarekin. Podiuma elkar besarkatuta helmugaratu diren Maite Salazar eta Nerea Arteagak osatu dute.
Ibilbidea polita izan dela adierazi dute lasterkariek proba amaituta. Aldapatxo bat edo beste eduki arren, gozatzeko moduko barrutia izan dela zioten gehienek.
Helmugan batzuk irribarretsu, besteak neka-neka eginda eta erratz-eskobako lagunak ibilbidea osatu izana ospatzen ikusi ditugu.
Bitxia izan da Ondarruko bi lasterkariren bisita jaso duela kros jaioberriak, eta datorren urteko edizioan ziur parte-hartzaile kopurua nabarmen haziko dela.
Probaren sailkapena: https://twitter.com/Txintxarrri/status/472699570225295360
Zabaletako I. Sorgin Kroseko argazki-galeria: http://txintxarri.info/galeria/597/