Eguerdian egindako ekitaldian 2. batxillerreko ikasleei agurra eta diploma banaketa egin zaie. 56 ikaslek bukatu dute aurten eta horietako hiruk, Miren Arantzazu Alkaide, Sara Arruti eta Ander Bermejok ohorezko matrikula eskuratu dute. Asier Lizasok aipamen berezia lortu du.
Agurra Jone Hernandez ikasle ohiaren eskutik izan da, egun Jone EHUko Gizarte Antropologian doktorea eta irakaslea. Betsolaritza eta generoa alde batetik, eta bestetik euskararen trasmisioa eta gazteria dira bere ikerkuntza lerro nagusiak.