Birziklapena lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 30a

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren eguna da eta honen harira, Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du. Aurten birziklapena eta energia berriztagarriak sustatuko ditu Udalak. Horretarako, aste honetan birziklapen informazio gunea eta Goiener kontsumo kooperatibaren hitzaldia izango dira.

Gur eguerdian, Nerea Sanchez ingurumen saileko buruak, Boris Nogales Kultura departamentuko arduraduna eta Elisabet Gondat Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak kooperatibako ordezkariarekin batera aurtengo Aste Berdea aurkeztu dute.

Aste Berdearen helburua herritarrengan ingurumenaren zaintzarekin kontzientzia sustatzea dela gogoratu du Nerea Sanchezek.

Ekainaren 5ean, ingurumenaren eguna da eta Europa mailan “Altxa ezazu ahotsa. Itsasoaren mailari ez” da leloa. Aldaketa klimatikoaren ondorioak kontuan izango dira beraz eta Udalak “gertuago ditugun aldaketaren sortzaileak kontuan hartu ditugu”.

Informazioa
Honela, “Birziklatu zalantzarik gabe” izango da aurten leloa. 

Birziklapen tasa hobetzen laguntzea da helburua eta horretarako, etxeetan eskuorria bat banatuko da.

Honetaz gain, birziklatzeko informazio gunea eta gaiarekin lotutako, haurrentzako tailerrak izango dira azteazkenean merkatuan, 9:30etik13:30era eta ostiralean 16:00etatik 20:00etara Okendo plazan.

Informazio gunean, gaikako bilketa nola egin erakutsiko da formatu handian, batez ere, “edukiontzi horiari dagokiona” eta herritarrek haien kezkak argitu ahalko dituzte. Honetan parte hartzen dutenek oparia izango dute.

Eta etxeko txikien gozamenetako birziklatze jokoa eta txapa tailerra izango dira.

Energia

Bestalde, energiaren ildoaz ere arduratuko da aurten Udala.

Horregatik, Kultura sailaren ekimenez, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibak “Eredu energetiko berri baten bila: Energia berriztagarriak” hitzaldia eskainiko du.

Hitzoruda asteazken arratsaldean izango da Manuel Lekuona kultur-etxean arratsaldeko 19:00etan.

Kooperatibako kideek energia berriztagarriei buruz eta honen ekoizpenari buruz hitz egingo dute.

Kultura saileko buruak, Boris Nogalesek aurreratu duenez, “lehen hitzaldi hau euskaraz izango da, baina urrian gaztelaniaz egingo dute beste bat. Bertan elektriken fakturei buruz ere hitz egingo dute”.