Herriko komertzio eta ostalaritza aktibatzeko udalak diru-laguntza lerro berri bat sortu du iaz irekitako herriko establezimenduei zuzenduta eta 10 pertsonatik beherako mikro-enpresentzat.
Diruz lagunduko diren gastuen artean: enpresa eratzeko gastuak, alokairu fakturak, gizarte segurantza eta lokalean egindako inbertsioak. Bakoitzak jaso dezakeen kopuru gehiena 1.000 eurokoa da. Ekaineko azken asterarte diru-laguntza eskaria egin daiteke Udaletxeko erregistroan. Edozein zalantza argitu edota gehiago jakiteko, Villa Mirentxuko Enplegu Teknikariarekin harremanetan jarri, d.avila@lasarte-oria.org.