Gaur presoen aldeko elkarretaratzea Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 30a

Hilabeteko azken ostirala izaki, Presoen lagunak elkarteko kideak arratsaldeko 20:00etan bilduko dira Okendo plazan.

Aurreko hilabeteetan hasitako bideari jarraikiz, aste honetan Xanti Arrozpide eta Aitzol Iriondoren senide eta lagunek haien egoerari buruz hitz egingo dute.

Gainera, Ibon Fernandez de Iradi eta beste preso gaixo larrien berri ere emango dute.

Amaieran, bertso batzuk ere eskainiko zaizkie.