2003 urteko alebin, 2001-2002 urteko infantil eta erregional nesken taldeak ekainaren bian, astelehena eta ekainaren 4an, asteazkenean dituzte saioak, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan hurrenez hurren. Astearte eta ostegunean izango dute entrenamendua kadeteek (1999 – 2000) 18:00etan, jubenilek (1996-1997-1998) 19:00etan eta erregional gizonezkoek, 20:00etan. Eta ostiralean berriz, infantil nesken txanda izango da. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskek 18:00etan egingo dute saioa. Elkarteko arduradunek kirolerako arropa beharrezkoa dela gogorarazi dute.