Udari ongietorria emateko, Lasarte-Oriako kaleetan eskulanak egitera aterako dira Amarauneko kideak. Ekainaren 4, 11 eta 18an egingo dituzte ekintzak Okendo plazan, Tximistarreta parkean eta Isla plazan. HH5, LH1eta LH2koei zuzendutako ekintzak izango dira 17:45etik 19:15ak arte. Umeak Amaraun ludotekan utzi eta jasoko dira. Ekintza hauetan parte hartzea irekia da baina aurrez izena eman behar da Ttakunen, 943 371 448 edo aisia@ttakun.com helbidera mezua bidalita. Bazkide ez direnek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide direnek berriz, 6 euro.