Eskuak Gora!

Mailu Arruti 2014ko maiatzaren 30a

Eskuak gora! GORA!!!!!Eskuak gora! Gora! Gora, gora, gora,gora, gora bai!!!!! 10 behatz.
Esku batean: Txikia: Izena duen orok du izana. Nagia: Hizkuntza bat dugu. Luzea: Lurralde bat dugu. Urritua, Politikoki zatitua, Baina lurraldea.
Bizkorra: Herri bat gara. Lodia: Erabakitzeko eskubidea dugu. Beste eskuan: Txikia: Erabaki nahi dugu. Nagia: Elkar gaitezen. Gulakoekin, ezberdinekin, Azal dezagun gure sentimendua errespetuz. Luzea: Ikus dezagun nola egiten duten besteek. Bizkorra: Mugi gaitezen. Jar dezagun gure aletxoa. Ekainak 8an GIZAKATERA! Lodia: GURE ESKU DAGO!!!! Hamar behatzetan, hamar arrazoi. Hamar ekimen. Hamar ahalegin. Behar diren bidelagunak hartu eta helmugaraino. Ez saiatzearen damurik ez dezagun izan. Herri gehiago ere ari dira bidea egiten. Modu ludikoan, baina tinko. Herri ekimenez, muturreraino eraman. Ez gara inor baino gehiago ez gutxiago. Desberdinak gara. Eta gure desberdintasuna besteen pare bizi nahi dugu. Eta ez inoren menpe. Mila alditan abestu dugu ideia hau. Mila aldiz aldarrikatu, mila eta mila eta mila aldiz pairatu. Momentua da. Olatua dator,  probestu dezagun. Besteekin batera gu ere. Gure eskubidea da. Inork ez dezala zapuztu. Emaitza gustatzen ez zaigula, hurrengoan gehiago saiatu. GURE ESKU DAGO!