Larunbatean, Gasteizen, infantil mailako Eskolarteko Euskal Jokoak edo Euskadiko txapelketa izan zen. Honetan LOKEko Ander Garrido eta Alex Saleta izan ziren lehian eta biek domina eskuratu zuten. Garridok gainera Euskadiko txapeldun titulua ekarri zuen.
Ander Garrido 38 kilo azpiko mailan parte hartu zuen. Hiru borroka izan eta hiruretan garaile izan zen.
Alex Saletak berriz, finalaurrekoa galdu zuen bakarrik eta brontzezko domina eskuratu zuen ostean. “Txapelketa ederra egin zuen,” aipatu digu Gorka Aristegi LOKEko entrenatzaileak.
Arratsaldean, aldiz, Hernanin alebinen taldekako txapelketa izan zen. Honetan LOKEK hiru talde aurkeztu zituen Sasoeta, Landaberri eta Orio.
Hiru taldeetako haurrek lan ederra egin zutela azpimarratu du entrenatzaileak, baina Landaberrik bakarrik lortu zuen podiumean egotea, hirugarren mailan bada ere. Honek lau garaipen eskuratu zituen. Orio finalerdian kanporatua izan zen eta Sasoetak bi norgehiagoka eder egin zituen.