Palomo Linares elkartearen 47. urteurrena ospatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 27a

Larunbatean herriko Palomo Linares elkarteko kideek honen 47. urteurrena ospatu zuten. Bazkari ederra egin zuten eta bertan gonbidatu izan zuten Pablo Barrio alkatea. Julio Sanchez 90 urteko bazkidea omendu zuten.

Palomo Linares elkarteko bazkideek urteroko hitzorduari ez zioten hutsik egin. Elkartearen 47. urteurrena ospatzeko elkartu ziren larunbatean eta bertan omendu zuten Julio Sanchez 90 urteko bazkidea. 1972.urtetik elkartean dago, 15 zenbakia du, eta oraindik elkartean lan handia egiten duela azpimarratu nahi izan zuten izan ere, idazkari lanetan jarraitzen du. Palomo Linaresekoek zezenketen inguruko azken debekuak izan zituzten hizpide eta debekuen aurrean, zaletasuna mantentzea animatu zituenDelfin Cobb lehendakariak bertaratutakoak.

Azken urtean hildako bazkideen oroimenez hitz batzuk izan zituen ere eta minutu bateko ixilunea gorde zen. Pablo Barrio alkatea bertan egon zen eta jai giro ederrean igaro zuten bazkaria.