Herriko atletak ederki proba handietan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

Lasarte-Oriako atletak asteburu honetan bi proba garrantzitsu izan dituzte, batetik Bilboko Triatloia eta bestetik Zegama Aizkorri proba.

Igandean, Zegama-Aizkorri proba ezaguna izan zen eta bertan hiru lasarteoriatarrek ibilbideko 42,195 Km-ak egin zituzten. Ivan Granadosek 6 ordu 2 min egin zituen, Ramon Altunak 6 ordu 9 min eta Ramon Mendizabalek 7 ordu eta 6 min.

Larunbata arratsaldean, berriz, Bilbo Triathlon proba izan zen. Honetan bi herritarrek 1,9 km igeri, 90 km txirringan eta 21 km korrika egin zituzten. Imanol Arteagak 4:55:14 behar izan zituen eta Eñaut Fernandez de Lezeak berriz, 5:00:37.

Krosak

Bestalde, lasterketa motz edo kros herrikoietan ere izan ziren herritarra. Goizuetako Krosean, esate baterako, Raul Gomez Margallo herritarra bigarren izan zen helmugan.