Iritsi dira Zabaletako jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

Beste urtez batez, badator Teresa Sorgina! Zabaleta auzoko jaiak hemen dira. Asteartetik igandera, haur zein helduentzako hainbat ekintza antolatu dituzte. Aurten gainera, berrikuntzak daude, Zabaletako I. Sorgin Krosa, txirrindularitza txapelketa eta gizon eta idien desafioa izango dira.

Teresa Sorginaren bisita izango dute aste honetan Zabaleta auzoko lagunek. Sorginak jai giroa ekarriko du auzora eta bertara hurbiltzen diren herritarrek hainbat ekintzaz gozatu edo parte hartzeko aukera izango dute. Astean zehar, asteartetik ostegunera haurrentzako ekintzak izango dira arratsaldeetan. 

Haurrentzako jolasak, japoniar bonbak eta asteazkenean, 18:00etan, Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideen eskutik antzerkia izango da eta ostegunean, 19:30ean, haurrentzako opari zozketa izango da. Asteartean gainera, haurrek kamiseta zuria eramateko gomendioa egiten dute antolatzaileek.

Jaien hasiera
Ostiralean berriz hasiko dira ofizialki jaiak. 18:00etan,  Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideen eskutik antzerkia izango da eta ondoren, txikien gozamenerako txokolatada.
19:00etan, Teresa sorgina etorriko da txalaparta doinu artean eta  Joxe Migel Aranzadiren omenezko eskoba txapelketari emango zaio hasiera. Ostean, auzoko plazan, sorgin dantza eta larrain dantzan parte hartzeko aukera izango da.

Dinbi Banda batukadak ere jai giroa eta erritmoa eramango ditu auzora. 19:30ean, Jalgune elkarteko gazteek “Ocho apellidos vascos” lan berezia eskainiko du. Jarraian, erromeria izango da Itzartu taldearen eskutik. 22:00etan berriz, Kukuka antzerki eta dantza eskolako dantza garaikideko taldearen ikuskizuna izango da. Eta Izeberg eta Itzartu taldeekin musika eta gauaz gozatu ahalko da.

Berrikuntzak
Larunbatean jai honetako bi berrikuntzak aurkituko ditugu. Batetik goizeko dianaren ostean, 12:00etan, Zabaletako I. Sorgin-Krosa izango da. 5 km ibilbidea izango da, ia laua. Izena ematea, astean zehar auzoko dendan , 3 euro eta egunean bertan ere egin ahalko. Dortsalak larunbatean  bertan banatuko dira.

Bazkal ostean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko mus txapelketaren txanda izango da. Eta 16:30etik aurrera, beste berrikuntza bat izango da, txirrindularitza zaletuentzat aproposa. Bazpi txirrindularitza eskolak antolatuta, alebin eta infantil mailako Lasarte-Oriako proba izango da auzoan. Inguruko herrietako gaztetxoak lehian ikusteko aukera izango da.

18:00etatik aurrera, Irrien lagunak puzgarriak izango dira. 19:30etan haurren gozamenerako japoniar bonbak izango dira. 20:00etan, Bertso saio izango da. Honetan Amaia Agirre, Ane Labaka eta Gaztelumendi anaiak, Beñat eta Unai, izango dira. Gai-jartzaile lanetan Unai Muñoa. Ostean, gaueko ordu txikiak arte gozatzeko gazte rock gaua izango da.

Euskal eguna
Igandean berriz, ohikoa den diana eta auzo garbiketa txapelketa egingo dute. 11:00etan, Kukuka antzerki eta dantza eskola euskal dantza saioaz gozatu ahalko da eta tortila lehiaketa hasiko da.
12:15ean, proba berezia izango da, gizon eta idien desafioa. Gizon talde bat idiaren aurka lehiatuko dira, proposatutako ibilbidea zeinek harria azkarrago egin da apustua. 13:15ean, Zabaletan oiko bihurtu den, proba misto nagusia.

Ostean, 14:30ak aldera, herri bazkariaz gozatuko dute auzotarrek. Bazkal ostean, 18:00etatik aurrera, Xumela abesbatzaren emanaldia izango da. Ordu erdi beranduago guztiak dantzan jartzeko erromeria izango da eta nahi duenak toka txapelketan ere parte hartu dezake.

Jaiei amaiera emateko, berriz, 20:30ean, traka zarata-tsua izango da. Era honetara, hurrengo urtera arte, agurtuko dute Zabaleta auzoko lagunek Teresa sorgina. Auzoko lagunek herritarrak gonbidatzen dituzte, auzora hurbildu eta jaietaz gozatzera. Gainera, ohikoa den moduan, igandean denok baserritarrez janzteko deia egin dute.