Amaitu da 2013-14 ikasturteanalebin mailako neska-mutilentzat garatzen den kirol sustapen kanpaina. Denboraldi osoan denetariko kirolak probatzeko aukera izan dute eta ohi bezala, sari-banaketa egin zuten azken jardunalian, atletismoko moduluan hain zuzen. Kometa Iñigo Lunari egokitu zitzaion, bi padel erraketa eta sei pilota Beñat Mazkiaranentzat izan ziren eta sari potoloa, bizikleta alegia, Ane Alberdiri egokitu zitzaion. Irribarre bikoitzarekin egin zuten etxera.