Sorgin dantzako entseguen hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

San Pedro jaietarako hilabete geratzen da eta Sorgin dantzarako prestakuntzak hasi dituzte Ttakun Kultur Elkarteko lagunek. Eta guztia ekainaren 27an prest egoteko entseguekin hasiko da ekainaren 3an.
Lasarte-Oria girotan sartzeko, entseguak astearte eta ostegunetan izango dira  Okendo plazan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Azken saioa ekainaren 26an izango da. Euria eginez gero, antolatzaileek jakin arazten dute Landaberri-Garaikoetxea eraikinean egingo liratekeela saioak. Ttakun elkarteak herritarrak gonbidatzen ditu entseguetara hurbildu eta ekintzan parte hartzera.