Alebinak ederki Gipuzkoako lehian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

LOKEko alebin mailako judokek lehengo igandean, maiatzaren 18an, Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten. Emaitza onak lortu zituzten gaztetxoek, bi Gipuzkoako txapeldun, zilarrezko postu bat eta bi brontzezko domina.

Maiatzaren 18an, alebin mailako Gipuzkoako txapelketa burutu zen Hernaniko kiroldegian. Bertan LOKEko hainbat gaztetxo lehiatu ziren eta hainbat domina ekarri zituzten herrira. 
Xabier Moralesek eta Erik Bermejok urrezko domina lortu zuten. 

“Xabierrek hiru borrokak erraz irabazi zituen era oso maila ona erakutsi zuen; Bermejok berriz, lau borroka irabazi behar izan zituen garaikurra lortzeko” aipatu du Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Jesus Curielek zilarrezko domina eskuratu zuen. Lau borroka “paregabe” egin zituen eta finalera iritsi zen. Tamalez, “borroka gogor baten ostean, urrea galdu zuen”.

David Merino eta Mikel Eizagirrek ere domina eraman zuten etxera, brontzezkoa. Davidek bi norgehiagoka irabazi eta bat galdu zituela azaldu digu LOKEko entrenatzaileak. Eizagirre, berriz, “oso ongi lehiatu zen. Lau borroka gainditu eta finalerdia bakarrik galdu zuen”. Ondorioz, bere mailako hirugarren izan zen.

Beste gazteak
Judoka hauetaz gain, Aiora Fervenza, Lucas Morales, Julen Espinosa, Anthony BArona, David Merino, Martin San Sebastian, Sergio Faro, Arkaitz Santos eta Unax Pikabea gaztea izan ziren lehiaketan
Gorka Aristegi entrenatzaile pozik agertu da guztiek egindako lanarengatik,  “gazte guztiek oso maila altua erakutsi zuten eta”.