Alebinek lehen urtekoek Igerilari osoa Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa izan zuten Azpeitian. Gaztetxoek lau estiloetan parte hartu behar zuten, 50 m. tximeletan, 100 m. bizkar, bular eta libre probetan eta lau proba horien baturak ematen zuen sailkapen orokorra. Buruntzalde IKT-ko Leire Martin eta Unai G. Somovilla txapeldun izan ziren eta Ainhoa Martin txapeldunorde. Azpimarratzekoa da, Leire Martinek proba guztiak irabazi zituela. Hauetaz gain, parte hartu zuten gazteek haien markak hobetu zituzten.
Hiru urrezko domin
Igandean, berriz 2. urteko alebinen txanda izan zen, Gipuzkoako XXX. Txapelketan. Honetan, igeriketa taldeko bost gazte izan ziren eta hiruk Jon Soto, Irati Arzallus eta Beñat Alkorta txapela eskuratu zuten. 100 m. bular proban Jon Soto irabazle izan zen. 100 m. estilo proban, berriz, Irati Arzallus eta Beñat Alkorta izan ziren garaile. Iratik gainera, 3. postua eskuratu zuen 100 m. bular proban eta Jon Ibargoyenek zilarrezko domina 100 m. libre proban. Ibargoyen, laugarren izan zen 200 m. libreetan. Erreleboetan mutilak laugarren izan ziren bi probetan, 4x100 m. libre eta estilo probetan.
Partehartze saioa
Bestalde, partehartze ibilbideko gazteek Hernanin seigarren jardunaldia izan zuten eta ederki igeri egin zuten gaztetxoek haien markak hobetuz. Aipatzekoa da, Enara Arruti 100 m. eta 200 m. bular proban garaile izan zela.
Honetaz gain, 50 m. bizkar proban, Janire Malok bigarren postua eskuratu zuen, 400 m. libre proban Amaia Izagirrek hirugarren amaitu zuen eta Leire Carcedok ere postu bera egin zuen 50 m. libre proban. Buruntzaldea IKT-ko erreleboak ere hirugarren postua eskuratu zuen.