PSE-EE indar bozkatuena Europako hauteskundeetan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

2009an gertatu bezala, PSE-EEk jaso ditu bozka gehien Lasarte-Orian 1.656, baina duela bost urteko emaitzekin alderatuta, 2.683 lortu zituen orduan, 987 boto galdu ditu. Bigarren indarra EHBildu izan da 1461 eta 2009an Iniziatiba Internazionalistak atera zituenak baino 226 bozka gehiago lortu ditu aurten.

EAJ 881 bozkekin bere horretan mantendu dela esan daiteke 2009an baino 14 bozka gutxiago jasota. PPren 606 beherakada ere nabaria izan da 246 boto galduta. Irabazle nagusiak, agian, alderdi txikiak izan dira. Bereziki aipagarria Pablo Iglesias buru duen Podemos alderdiak lortutako emaitza bikainak 478, UPyDk izan duen gorakada 251 eta Ezker Batuaren igoera ere argia izan da 332 bost urteren buruan. Errolda 14.156 lagunek osatzen zuten arren, parte-hartzea %40 ingurukoa izan da. Beraz, argi geratu da lasarteoriatarren artean interes berezirik pizten ez duten hauteskundeak direla Europakoak eta atzoko emaitzek hori berresten dute berriro ere.

PSE-EEren balorazioa

Lasarte-Oriako PSE-EEk bidalitako oharrean, herritarrei eskerrak ematen dizkie atzo bozka ematera gerturatzeagatik. Aipamen berezia egiten die atzo PSE-EE hautatu zuten herritar guztiei.

Jesus Zaballosen esanetan “atzoko bozek erakutsi dute Lasarte-Oriako herritarrek gugan konfiatzen jarraitzen dutela eta horregatik oso harro gaude lortutako emaitzekin. Hala ere, ezin dugu alde batera utzi gure bozkatzaileen artean askok erabaki zutela bozkatzera ez joatea edota beste alderdi bati bozka ematea. Aurretik lan handia dugu egiteko, gure hautesleen konfiantza berreskuratu behar dugu eta PSE-EE ezkerreko jendearen alderdia dela erakutsi behar dugu”.

Estatu mailan alderdiak izandako emaitzei dagokionean, Zaballosen ustetan, “zuzendaritzak hausnarketa sakona egin behar du, egoera zein den ikusi eta egindako akatsak zeintzuk izan diren ondo aztertzeko momentua da. Espainiako herritarrek alderdiarekiko izan duten konfiantza galera zergatik gertatu den jakin behar da. Izan ere, PSOE izan da Esapinian urte gehien gobernatu duen alderdia. Horrek erakusten du lehenago gauzak ondo egiten jakin dugula egun ez bezala”.  

 

2009

2014

 

Botoak

%**

Botoak

%**

EAJ

895

14,88

881

14,2

EA-Aralar

294

4,89

-

-

IIHE

941

15,65

-

-

EH Bildu

-

-

1.461

23,55

PSOE

2.683

44,62

1.656

26,69

PP

852

14,17

606

9,77

EB

100

1,66

332

5,35

Podemos

-

-

478

7,7

UPyD

61

1,01

251

4,05

VOX

-

-

12

0,19

AES

1

0,02

-

-

ALTER

-

-

2

0,03

CDS

1

0,02

-

-

CILUS

-

-

5

0,08

D.E.R.

-

-

18

0,29

DN

2

0,03

2

0,03

EB

-

-

60

0,97

EPDD

-

-

8

0,13

EQUO-PUM+J

-

-

59

0,95

EU

4

0,07

7

0,07

F.A.C.

-

-

10

0,16

FE de las JONS

2

0,03

2

0,03

IF

4

0,07

7

0,11

ImpulsoSocial

-

-

3

0,05

IPEX

-

-

1

0,02

IZANRG

15

0,25

-

-

C´s

0

0

40

0,64

LV-GV

36

0,6

-

-

M.C.R.

-

-

2

0,03

MSR

2

0,03

5

0,08

PACMA

16

0,27

52

0,84

PARTIDO X

-

-

43

0,69

P.C.P.E.

8

0,13

10

0,16

P.Europa

-

-

4

0,06

PFYV

7

0,12

-

-

PH

3

0,05

3

0,05

PIRATAS

-

-

11

0,18

P-LIB

-

-

1

0,02

POSI

4

0,07

-

-

PREPAL

4

0,07

1

0,02

PSA

4

0,07

-

-

PT

-

-

5

0,08

PUM+J

16

0,27

-

-

RC

2

0,03

-

-

RECORTES CERO

-

-

13

0,21

Movimiento RED

-

-

37

0,6

R.R.U.E.

-

-

3

0,05

SAIn

0

0

2

0,03

UCE

2

0,03

-

-

UCL

2

0,03

-

-

UNA

2

0,03

-

-

Zuriak

50

0,83

111

1,79

Baliogabeak

20

0,33

44

0,7

Parte-hartzea

6.033

42.19

6.248

44.02

Abstentzioa

8.265

57.81

7.944

55.98