Guztira 170 bat gaztetxok egin dute dantzan Udalak eta Erketz DT-ak elkarlanean antolatutako Lasarte-Oriako dantzari txiki egunean. Goizean kalez kale ibili dira herriko zenbait plazatan alpargata eta soineko dotoreak jantzita. Indarrak berreskuratzeko bazkaria egin dute gaztetxoek Xirimirin, Casa Extremeñan eta Saustatxo elkarteetan eta musikari, antolatzaile eta begiraleek Arrieskalletan egindute otordua.
Emanaldi nagusia
Arratsaldeko saioan, sei taldeek Eskudantza, Ingurutxo, Arrantzale, San Juan, Makil Txiki, Txantxo eta beste hainbat dantza aurkeztu dituzte beteta zegoen Michelingo pilotalekuan.
Egunaren amaieran pozik zen Ruben Arranz Erketzeko kidea jaiak emandakoarekin: "Dena primeran atera da eta ez da inolako arazorik izan. Goizean eguraldia kili-kolo bazegoen ere, arriskatzea erabaki eta herrian barrena ibili gara, baina arratsaldean euria ari zuen eta Michelinen egitea erabaki dugu".