Ehunka pertsonak parte-hartu dute desfilean, eta bide bazterrean senide eta lagunak marea berdea laguntzen joan dira argazki kamera eta mugikorrak eskuan hartuta etxeko txikienen oroigarri bat etxera eman asmoz. Izan ere, antzerkia eta dantza aretoetatik atera eta kaleetan ere egin daitekeela erakutsi dute asteburuan. Ia ordubeteko bidea egin ostean, Okendora iritsi eta bertan eskolaren ereserkia dantzatu dute guztiek herritarren aurrean. Dantzarako grinaz geratu denak Trikihotsen doinuekin gozatzeko aukera izan du ilunabarrera arte Okendo plazan bertan.
Dantza eta antzerki astea
Ikasturte guztian zehar entseatzen aritutakoa plazaratzeko gogoz somatu ditugu denak.
Bi aste barru izango da Kukukaren lan berriez gozatzeko aukera eta izango da irribarre eta kolorerik ekainaren 3 eta 15a bitartean.