2013 - 2014 ikasturtean Lasarte-Orian alebin mailako neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaitzear da. Bihar, 12:00etatik aurrera Udalaren Kirol Gunearen Atletismoko Moduluan azken saioa izango da. Hau berezia izango da, ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarriko dute gazteek, atletismoako zenbait proba eginez. Beraz, kirola egiteko egoki jantzita joan behar dute.
Amaieran, kirol materiala bizikleta, kometa, erraketak, etb. zozketatuko dira kurtsoan zehar ekitaldietara maiz joan diren parte-hartzaileen artean.