Afaria eta argazkia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 23a

Ostadar SKT-k denboraldi amaierako afaria ospatuko du maiatzaren 31ean, 20:30etatik aurrera, Loidibarren pilotalekuan. Tiketak salgai daude Ostadarreko bulegoan maiatzaren 26ra arte. Ostadarreko lagunek jakin arazi dutenez, afarira joan aurretik Okendo plazan argazki erraldoia egin nahi dute, beraz, elkarteko kide eta lagunei gonbita egiten diete 20:00etan Okendora hurbil-tzeko.