Alboka eta Mendi abesbatzen emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 23a

Bihar Zumaburuko elizan 19:00etan kontzertua eskainiko dute  Mendi eta  Alboka abesbatzek. Duela bi urte Lasarte-Oriako taldea izan zen Nafarroako herrian emanaldia eskaintzen eta oraingoan Mendikoei egokitu zaie bisita bueltatzea. Ion Irazokik zuzentzen duen taldeak, pieza klasiko eta euskal kantak eskainiko ditu. Bukaeran bi abesbatzek elkarrekin bi abesti eskainiko dituzte. Goizean entsegu saioa egingo dute  abesbatzetako kideek eta taldeen arteko harremana indartzeko, bazkaria ere egingo dute. Kontzertua doan izango da eta herritarrak animatzen dituzte bertara gerturatzera.