Ostarte taldeak elkartasun jaia antolatu du ADSIS fundazioak, El Alto Bolivian garatzen duen UTASA proiektuarentzat dirua biltzeko. “Irriak elkarbanatzen” lelopean Brigitarren plazan 11:00etatik 19:00etara haurrentzako pultserak egiteko tailerra, txapa tailerra, aurpegiak margotzekoak izango dira. Tonbola solidarioa egingo da eta bizikleta bat zozketatuko da honetan. Taberna ere jarriko da pintxo eta bizkotxoekin.