Musika Eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, hizkuntzako 15 ikasle inguru parte hartuko dute bertan, baita beraien guraso, senide edo arduradunek ere. Izan ere, irekia da.
Antonio Domingo irakaslearen zuzendaritzapean, musika ezagunen gainean gorputz perkusioa eginaz, koreografia ikusgarri bat burutuko dute. Lehenik Antonio Domingok koreografia zatiak modu atsegin batetan irakatsiko ditu.
Ekitaldia Hondarribiako Arma Plazan izango da, 18:00etatik 19:00etara. Ekimena Donostia Europako Kultur Hiriburu 2016 proiektuaren Olatu Talka Jaialdiaren barruan dago kokatua.