Etxeko langileen eskubideak hizpide

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 21a

Etxeko langileei zuzendutako hitzaldia izango da gaur emakumeen zentroan 18:00etan. “Etxeko langilea, ezagutu zure eskubideak” izena eman diote hitzaldiari eta honetan etxeko langileek aukera izango dute euren lan eskubideak ezagutzeko eta lan baldintzen inguruko dituzten zalantzak eta galdera guztiak plazaratzeko.

Lorea Urreta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea izango da hizlari. Honetan parte hartzea irekia da.