Udaberriko bertso saioan aldaketak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 21a

Ostiralean izango da Manuel Lekuonan "Txio Txio Txorrotxio" bertso saioa 22:00etan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, azken aldaketak medio, Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak arituko dira.

"Txio txio txorrotxio" udaberriko bertso saioa izango da ostiralean 22:00etan Manuel Lekuona kultur-etxean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, azken orduko aldaketak izan dira eta Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi izango dira kantagintza ardatz izango duen emanaldian arituko diren bertsolariak. 

Herritarren parte hartzea
Hauek lanean jarriko dituzte hainbat herritarrek eta ohi bezala ez da faltako herriko taldeen parte hartzea. Guztira 65 lagun inguru izango dira oholtzatik pasako direnak lan desberdinetan aritzeko. Zero Sette akordeoi orkestra, Kukuka antzerki eta dantza eskolako ikasleak, Udal musika eskolako ikasleak, Aitor Atxega, Amaia Tejeria eta Jokin Ayerregaray, Txalagore taldea, Imanol Epelde eta Txorrotxioka taldea dira parte hartzaileetako batzuk. 

Estilo ezberdinetako musikak izango dira nagusi eta umorerik ere ez da faltako emanaldi berezi honetan. Antolatzaileen ustetan ordu eta erdi inguruko iraupena izango du bertso saioak. Oraindik badago sarrerak erosteko aukera Interneten 3,24 eurotan lasarteoriasarean.eu webgunean eta kultur-etxeko leihatilan 3,50 eurotan. Antolatzaileek jendea animatzen dute honetara gerturatzera.