Maiatzaren 10ean, Lizarrusti eta Andoain arteko ibilbidea egin zuten 17 herritarrek. Goizean goiz Lizarrustitik abiatu eta 12 orduko bidea burutu zuten. Eguraldi ederra izan zuten arren, lainoari aurre egin behar izan zioten ibilbideko tarte batean. Gainera, hamar ordu ibili eta gero, Tolosara iritsi eta Belabieta mendira igotzeko erronka bota zuten. Adierazi digutenez, inork ez zuen atzera egin eta mendia igo ostean, Andoinera iristeko azken kilometroak egin zituzten. Lasarte-Oriara iristean Xirimiri elkartean indarrak berreskuratzeko afaria izan zuten. Momentu hunkigarri bat ere izan zen elkartean, “Joxean Salsamendi eta Fatik bederatzi urte daramatzate irteera hau antolatzen eta bertso batzuk prestatu ditzaizkien oemenaldi modura”, adierazi zuten ibiltariek.