Eguraldi onak lagunduta, Aterpeak udalaren laguntzarekin antolatutako Udaberri festak herritar andana erakarri du. Goizetik dendek euren produktuak kalera atera eta eskaintza eta deskontu bereziak eskaintzen dizkiete herritarrei. Elkarteko bazkide diren tabernetan pintxo eta kafeak euro batean daude.
Bereziki arratsalderako prestatutako ekitaldi bereziek bilduko dute jende gehien: Okendo plazan 18:00etatik aurrera puzgarriak izango dira, Zirkoa Oriamendi plazan 17:30etatik 20:00etara egongo da, Andapa plazan motoen kontzentrazioa izango da 19:00etan, Urruzola dendan Porrotx egongo da17:00etatik 18:00etara umeekin argazkiak ateratzen. Haurren marrazki lehiaketa egingo da ere Zumaburu liburudendan 17:00etatik 19:00etara.