Lasarte-Oriako PSE-EE-k Goiegi Ibarrean eraiki behar zen hotelaren proiektuarekiko Bilduk duen ardugabekeria salatzen du. “Alkatetzan sartu zenetik, Bilduren asmoa Goiegiko ibarran eraiki behar zen lau izarretako hotelaren proiektua bertan behera uztea izan da” adierazi du alderdiak komunikabidei igorritako oharrean. “Horretarako proiektua moldatu zen eta enpresa susta-tzailearentzat bideraezina izatea ekarri zuen. Sozialistek aldaketa hori salatu genuen eta denborak arrazoia eman digu”.
Harremanik ez
Astearteko ohiko udalbatzarrean, Jesus Zaballos PSE-EE-ko bozeramaileak hotelaren proiektuaren berri galdetu zuen eta Bilduk hilabete hauetan enpresa sustatzailearekin harremanetan jarri ez direla erantzun zuen.
Alderdi sozialista eta bere bozeramailearentzat, Jesus Zaballos-entzat deitoragarria da Bilduk Lasarte-Oriako proiektu estrategikoen kudeaketan egin duen utzikeria.
“Erabaki honekin 40 herritarrentzako lana galtzen da. Izan ere, PSE-EE-k enpresa sustatzailearekin hitzarmena sinatu zuen, non herritarren kontratazio eta kanpoko igerilekuaren erabilera publikoa zehazten baitziren”.
“Gobernuan izan den hiru urte hauetan Bilduk gure herriaren etorkizunarentzat garrantzitsua zen proiektua gelditu du,” adierazten dute. Era berean, proiektua gal-tzeak herriaren ostalaritza eta merkataritzan ekarri ditzakeen galerak ere azpimarratzen ditu alderdi sozialistak oharrean, “ezaugarri hauetako hotel batek, erabiltzaile kopuru handia ekarri ahal baitzituen, honek zituen logela eta batzarretarako gela kopurua dela eta”.