Tapiaren kontzertua, mosaiko erraldoia eta giza-katea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 16a

Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 8ko giza-katearen aurretik azken ekitaldi jendetsua antolatu du biharko. 12:00etatik aurrera, Kale Nagusian giza-katearen entsegua egingo da. Ostean, Ama Brigitarren komentu aurrean, mosaiko handi bat egingo da. Besterik, ekimenarekin bat eginez, gaur, 22:00etatik aurrera, Joseba Tapiak bere azken diska aurkeztuko du, Villa Mirentxun. Sarrerak Jalgi Kafe-antzokian daude eskuragarri, 8 euro. Gure Esku Dago ekimeneko kideek herritarrak gonbida-tzen dituzte ekintza hauetan parte hartzera.