Stabri panpina munduan zehar dabilen panpina da. Dagoeneko 99 herrialde eta 199 herri edo hirietan izan da. Egun Lasarte-Orian dago, baina badaramatza aste batzuk gure artean. Rafafa magoaren eskuetan izan da lehenik eta bere ikuskizunetan aurkeztu eta erabili du panpina. Orain Alcar leihoak dendan dago ikusgai eta gaur, Udaberri festaren barruan, Rafafa magoak panpinarekin batera ikuskizuna eskainiko du.