Naroa Sanz Gipuzkoako bigarren

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 15a

LOKEko gimnastak bi finaletan izan ziren lehian lehengo asteburuan, Gipuzkoako Eskolarteko B txapelketa eta Udaberri txapelketakoa. Emaitza onak lortu zituzten gimnastek eta Naroa Sanz Gipuzkoako txapeldunorde izan zen.

Maiatzaren 10ean, larunbata, Gipuzkoako Eskolarteko B txapelketa ospatu zen Ordizian. Honetan LOKEko infantil B taldeak eta Naroa Sanzek parte hartu zuten.

Sanzek uztaia eta pilotarekin egin zuen lan eta bigarren eta laugarren izan zen, hurrenez hurren. Honek bigarren postua eman zion eta Gipuzkoako txapeldunorde titulua.

LOKEko arduradunek azaldu digutenez oso emaitza ona da. Gainera, “Naroa infantil B mailako lehen urtean lehiatu da eta 16 gimnastatik bigarren geratu da”.

Infantil B taldeari dagokionez, bost uztailekin egin zuten lan eta bederatzigarren izan ziren.

Bestalde, igandean Hernanin Udaberriko txapelketa izan zen eta bertan alebin taldeak parte hartu zuen beste 33 taldearekin batera. Landaberri taldea hamaikagarren izan zen.