Ohiko Udalbatzarrean bi puntu aztertu dira gaur arratsaldean, batetik Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Kirolak eta Festak batzordearen ohiko bilkuraren ordua aldatzeari buruzko Batzordeburuaren proposamena eta Udaleko EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa “Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasunari buruzko mozio instituzionala”.
Lehengo puntuan, Gazteria, Kirolak eta Festak batzordeari kirol elkarte batek batzore bilerak goizean egitearen eskaera eztabaidatu dute eta onartua izan da PP eta PSE-EE-ren abstentzioarekin.
PP-ko Vanesa Velezek azaldu duenez, alkateari proposamen bat egin zion batzorde guztiak asteko bi egunetan egiteko eta alderdi guztiekin bilera egitekotan geratu zen alkatea. Baina oraindik zain dago.
Bestetik, Euskal Selelzioaren nazioarteko ofizialtasunaren alde egiteko apostua egin du Udalak, EHBildu eta EAJ-ren bozkekin. PP eta PSE-EE aurka bozkatu zuten eta LOHPak abstentzioara jo du.
Aurretik PSE-EEk eta PPk honen aurkako argudioak azaldu dituzte. PSE-EEko bozeramailearen hitzetan, herria banatzen duen gaia da hau. Bestetik, egoera aldatzeko Euskal Kirol legea aldatu behako litzatekeela eta horretarko pausorik eman ez dela gogoratu du. Gainera, kirolariek euskal selekzioa egoterik nahi ez dutela aipatu du, "ez lirateke baldintza berdinean lehiatuko. Ez lituzkete Estatuak ematen dituen laguntzak jasoko".
PP-ren ustez, eztabadaida hau ez da da gaur egun lehentasunezkoa, "batzuen identitate arazoak, dirua galtzera eramaten gaitu". Eta Gipuzkoako Foru Aldundiari kritika zorrotza egin dio, "gustuko ez dutela alderatzen dute. Hau Espainiako selekzioarekin joatea da, adibidez, haur bati ez zaio diru-laguntza eskaini horregatik. Horrela sustatzen da kirola?"
EHBilduk PSE-EEri erantzun dio, banantzen duen selekzio bakarra espainola dela esanaz, "Katalunian behintzat hori oso argi geratu zen duela aste batzuk".
Gai hauetaz gain, Udalbatzarrean hitza hartzeko prozeduraren harira ere eztabaida sortu da eta idazkariak legeak dioena azaldu behar izan du.
Hainbat gai
Galdera eta erreguen txandan PSE-EEk hartu du hitza eta gai ezberdinak jorratu ditu. Emakumeen zentroa, enplegu plana eta langabezia tasa, kooperazio batzordeko Castells abokatuaten informea edo Antton Mercero guneari buruzko erabilera izan dira hauetako batzuk. Azken hau, artistentzako erakusketa gune izatea ere proposatu du.
Gorka Lizarragak enplegu plana hurrengo Enplegu eta Merkataritza batzordeko bileran aztertuko dela azaldu du. Eta egun enplegua edo merkataritza sustatzeko herri mailako edo Buruntzaldeko mailako ekintzak azaldu ditu, hala nola, Tratu On bat! marka edo ekintzaile berriak proiektua.
Bestetik Emakumeen zentroan aurreko langilea hartzeko prozesuan daudela aipatu du Lizarragak. Gainera, Zentroko eskaintza zabaldu dela eta ikastaroen harrera ona izan dela azpimarratu du. Kudeaketa enpresaren atzerapena dela eta hiruhilabete hau bi hilabetekoa bihurtu dela eta emakumeei prezioan beherapen bat egitea aztertzen ari direla ere adierazi du eta ordutegiari dagokionez, arazoak izan direla ere onatu du. Hau enpresarekin hitz egingo dela ere jakitera eman du.
Bestalde, Castells abokatuaren informea oraindik iritsi ez dela eta abokatu penalista behar den edo ez aztertzen ari direla jakitera eman du alkateak. Kooperazio gaia hauteskundeetan erabiliko ez dutelaren hitza eman dio PSE-EEri eta informazioa izatean jakitera emango dutela aipatu du.
Azkenik, Antton Mercero gunearen harira, Nerea Sanchez hirigintzako buruak azaldu duenez, proiektu asko daude eta PSE-EErena ere ongi etorria da. "Goiko gunea erakusketa gela izatea nahiko genuke, baina proiektua gehigo lantzean jakin araziko dugu," adierazi du.